Instalaziorako argibideak
Beharrezko konfigurazioa
- Pentium prozesadorea edo konpatiblea
- CDROM unitatea
- Gutxienez 32 MB RAM
- VESA 2.0-rekiko konpatiblea de grafikoen txartela Pentium
processor or compatible
Gehienetan, Linux-Mandrake instalatzeko, CDa CDROMean sartzea
eta berabiaraztea besterik ez da egin behar. Zeharo sinplea da. Mesedez jo
1. puntura
Dena den beste modu askotan ere instalatu zenezake
Linux-Mandrake, orden honetan saiatu beharko zara:
1. CDtik zuzenean abiarazi
Instalazioko CDROMa berez abiarazten da. Gehienetan, CDa
makinan sartu
beharko duzu eta hau berabiarazi. Pantailan agertuko zaizkizun
aginduak
jarraitu eta egina duzu..
gora
2. Windows 95/98-etik install abiarazi
Lehenengo CDROMa sartu, zuzenean lehioa irekiko zaizu. Horrela
ez bada abiarazi D:\dosutils\autorun.exe
(D zure CDROMaren hizkia bada).
Hauta ezazu Instalazio osoa Linux-Mandrakeren
instalazio arrunta martxan jartzeko.
Alternatiba modura, hauta Windowserako Linux
disko zurrunean partiziorik egin nahi ez baduzu; programa honek
Linuxentzako fitxategi bi sortuko ditu zure Windows partizioan;
dena den, instalazio osoa baino geldoagoa da, eta Windows
berinstalatu beharko baduzu, Linux-Mandrake ere galduko duzu...
gora
3. MS-DOS-etik install abiarazi
Konputagailuan MS-DOS instalatuta baduzu, disketerik erabili
gabe zuzenean CDa abiaraz dezakezu.
Hau egiteko (zure CD unitatea D: izanez gero), hurrengo
komandoak erabili:
D:\> cd \dosutils\autoboot
D:\dosutils\autoboot> autoboot.bat
Metodo hau ez dabil windows-en barruko DOS lehio batetan.
Windows-etik instalatzeko jo 2. puntura
gora
4. Windows-ez abiatze disketea eraiki
Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko
metodoek ez badute eraginik, Windows-wn barrutik abiatze disketea
egin dezakezu:
- CDROM diska sartu, gero "Nire Konputagailua"
ikonoa zabaldu, eskuineko botoiaz sakatu CDROM unitatea
eta "Ireki" hautatu.
- "dosutils" direktoriora jo eta birritan klikatu
"rawwritewin" ikonoa
- unitatean diskete hutsa sartu
- hautatu "Image File" eremuan
"D:\images\cdrom.img" (CDROM unitatea
"D:", bestera "D:" aldatu
dagokionagatik)
- hauta "A:" "Diskete" eremuan, eta
gero "Idatzi" sakatu.
Instalazioa hasteko CDROMa eta disketea sartu dagokien
unitateetan, eta konputagailua berabiarazi.
gora
5. Bestelako instalazio metodoak
Edozein dela arrazoia, aurreko metodoek zure eskakizunak ez
badute asetzen (sare instalazioa egin nahi, pcmcia tresnatik
instalatu nahi edo...), abiatze disketea eraiki beharko duzu:
- Linux-en (edobestelako unix modernotan) prompt-ean
idatzi:
dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0
- Windows-en, 4. puntuan
azaldutako metodoa jarraitu, baina
xxxxx.img (ikus behean) erabili cdrom.img-ren ordez.
- MS-DOS-en, CD unitatea D: bada:
D:\dosutils\rawrite.exe -f D:\images\xxxxx.img -d A
xxxxx.img
abiatze imagina da :
- cdrom.img: CD-ROM-etik instalatzeko.
- hd.img: disko zurrunetik instalatzeko.
- network.img: ftp/nfs/http-tik
instalatzeko.
- pcmcia.img: pcmcia tresnetatik
instalatzeko.
gora
Testu moduko instalazioa erabil zenezake,
oinarrizko grafikoen instalazioa arazoak emanez gero. Berau
erabiltzeko sakatu: F1
Linux-Mandrake-ren harrera pantailan, eta gero text
prompt-ean.
Daukazun Linux-Mandrake sistema erreskatatu nahi izanez gero,
abiatzeko CDROMa sartu (edo dagokion abiatze disketea), eta
sakatu: F1 Linux-Mandrake-ren harrera
pantailan, gero rescue prompt-ean.
Jo
http://www.linux-mandrake.com/drakx/README-ra informazio tekniko
gehigarria lortzeko
Behenan instalazioaren etapa nagusiak datoz:
- Abiatzeko CDROMa sartu (edo abiatzeko disketea) eta
berabiarazi makina.
- Enter sakatu Linux-Mandrake -ren harrera pantaila
agertzerakoan eta zuzen jarraitu aginduak.
- Instalazioa bukatzerakoan CD-ROMa atera (eta unitatean
legokeen edozein diskete); makina berabiaraziko da.
- Linux abiatuko da. Abiatze ondoren, "Login"
egin dezakezu "erro" bezala edo instalazioan
adierazitako edozein erabiltzaile.
Ohar garrantzitsua: "root" kontua
Linux sistemarako sarrera ez mugatua emango dizu. Linux
konfiguratzeko edo kudeatzeko bakarrik erabili. Eguneroko
erabilerako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "adduser
USER" eta "passwd USER" komandoez.
Zoriontsu izan Linux-Mandrake -z !
gora
Instalazio laguntzarako begiratu Mandrake
diffusion zerrenda eta FAQa Mandrake -ren webgunean :
http://www.linux-mandrake.com