Behar den konfigurazioa
Mandrake Linux instalatzea ordenagailuaren CD-ROM unitatean instalazio CDa sartu eta ordenagailua atzera berriz abiaraztea bezain erraza da. Ikus 1. puntua.
Windows 95/98/ME sisteman ere instala daiteke Mandrake Linux Windows-erako Linux erabilita. Horrek ez du disko-partiziorik behar izaten, Windows-en karpeta batean instalatuko baitu Linux-a. Mandrake Linux zure Windows sistema batere aldatu gabe erabiltzeko modu egokia da. Hala ere, instalazio arrunta baino askoz ere motelagoa izaten da. Horrez gain, kontuan hartu Mandrake Linux instalazioa galdu egiten dela Windows berriro instalatzen bada. Ikus 2. puntua Windows-erako Linux erabiltzeko.
OHARRA:
- Mandrake Linux eguneratzeko abiapuntua 7.0, 7.1 edo 7.2 bertsioak badira, ez ahaztu zure sistemaren babeskopia egitea.
- Bertsio zaharragoak (7.0 baino lehenagokoak) EZINGO DIRA eguneratu! Kasu horretan baldin bazaude, instalazio berria egin beharko duzu eta ez eguneratze soila.
Hona hemen Mandrake Linux instalatzeko hainbat modu:
Instalazioaren CD-ROMa abiarazi egin daiteke. Normalean, CDa unitatean sartu eta ordenagailua berrabiarazi baino ez da egin behar. Ondoren, pantailako argibideei jarraitu: sakatu Itzulera tekla instalazioa abiarazteko, edo F1 tekla laguntza lortzeko.
OHARRA:
Ordenagailu eramangarri batzuetan, baliteke sistema CDtik ezin abiaraztea. Horrelakoetan, abioko disketea prestatu beharko duzu. Xehetasunetarako ikus 4. puntua .
Mandrake Linux Windows-en karpeta batean instalatzeko, diskoan inolako partiziorik egin behar gabe, ondokoei jarraitu:
lnx4win-i buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu, dagokion Readme fitxategian aurkituko dituzu.
OHARRA:
Windows-en zaudela CD-ROMa sartzen duzunean, leiho bat agertuko da instalazioaren laburpenarekin eta Mandrake Linux-ren demo eta tutorialarekin. 4. puntuan deskribatuko dugun abioko disketea sortzeko ere aukera emango dizu.
Leihoa agertzen ez bada, ondokoa exekutarazi beharko duzu: D:\dosutils\autorun.exe
(D zure CD-ROMaren unitatea izanik).
Ordenagailuan MS-DOS instalatuta baldin baduzu, instalazio-sistema CDtik zuzenean abiarazi ahal izango duzu disketerik erabili beharrik gabe.
Kontuan izan metodo honek ez duela balio Windows-en barruko DOS leiho batean bazaude, ez eta Windows MEn barruan bazaude ere.
Horretarako, ondoko komandoak erabili (zure CDaren unitatea D delarik):
C:\> D:
D:\> cd \dosutils\autoboot
D:\> D:\dosutils\autoboot> autoboot.bat
Zure ordenagailua CD-ROMetik abiarazi ezin bada eta aurreko metodoek balio ez badute, abioko disketea sortu beharko duzu Windows-en zaudela, horretarako:
Instalazioa hasteko:
Goiko metodoak zure beharretara egokitzen ez badira (sareko instalazioa egin nahi duzulako, Pcmcia gailuetatik instalatu nahi duzulako...), abioko disketea sortu beharko duzu :
dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0
xxxxx.img
erabiliz (behean ikusi) cdrom.img-ren ordez.
D:\>dosutils\rawrite.exe -f images\xxxxx.img -d A
xxxxx.img
abioko irudia izango da :
blank.img nukleo-instalazioa pertsonalizatzeko behar den gutxieneko irudia da.
Lehenespenez dagoen instalazio grafikoarekin arazorik baldin baduzu, testu moduko instalazioa ere erabil dezakezu. Horretarako, Mandrake Linux-ren ongietorri-pantailan F1 sakatu, eta agertuko den gonbitean testua aukeratu.
Lehendik daukazun Mandrake Linux sistema berreskuratu nahi baduzu, zure instalazio CD-ROMa (edo edozein abioko diskete baliagarri) sartu, Mandrake Linux-ren ongietorri-pantailan F1 sakatu, eta agertuko den gonbitean berreskuratu aukeratu.
Ikus http://www.linux-mandrake.com/drakx/README argibide tekniko gehiagotarako.
Ohar garrantzitsua:
"Root"aren kontuak Linux sistema murrizketarik gabe atzitzeko gaitasuna emango dizu. Ez erabili Linux konfiguratzeko edo administratzeko ez bada. Eguneroko lanetarako, erabiltzaile-kontu arrunta erabili. Kontu hori konfiguratzeko "userdrake"tresna erabili, edo "adduser USER" eta "passwd USER" komandoak.
Instalazioari buruzko laguntza lortzeko, ikus Mandrake-ren banaketa-zerrenda eta maiz egindako galderak (MEG) Mandrake-ren web gunean: